2017 BASQUE FEST 2017

Zer da Basque Fest ekitaldia?:

Bilboko Aste Santua BASQUE FEST delakoaren erritmora mugitzen da, hau da, apirilaren 12tik 16ra antolatuko den euskal abangoardiaren eta kulturaren jaialdiaren erritmora, hiria euskal unibertsoaren kultura- eta arte-adierazpenekin betetzen duena.

Bilbo jai-espazio handi bat izatera pasako da, Eta aisialdirako proposamen interesgarriez zein gastronomia-eskaintza zaporetsuez gainezka egongo dira hiriko zenbait espazio: Areatza, Plaza Barria, Azkuna Zentroa, Guggenheim Bilbao Museoa...

Tradizioa, nortasuna, abangoardia eta sormena izango dira adin guztietako pertsonentzako jarduerez osatutako programaren osagaiak: kontzertuak, tailerrak, erakusketak, probaketa, herri-kirolak, dastatzeak, DJak, ikuskizunak, kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, erromeriak...

Aukera bikaina da euskal kultura bizitzeko eta hiriko txoko guzti-guztietara helduko den giro ezin hobeaz gozatzeko.

Basque Festen parte hartzen dugu urtero Jai Alai events-eko lan-taldeak. Sport aldean gure lanik gogorrena nabaria da eta lortzen ditugun emaitzak ezin hobeak, batez ere gure kulturaren ezaugarririk preziatuenak bertan agertzen baitira. Atzerritarrak eta bertako jendeak partekatzeko aukera izan du ohitura den bezala eta aurten, euskal pilotaren inguruan bi tailer berri ere egin ditugu eta gainera azken egunean bi jolas gehiago plazaratu ditugu.

Urtero bezala, gure frontainerra da arrakasta bikaina lortzen duena, umeak eta nagusiak aukera ederra dutelako zesta puntan jolasteko. Pilotari biren laguntzaz, kirolaren “trikimailuak” ezagutu ahal izan dira.

Frontainerraren barruan, aurten bi tailer desberdin egin ditugu: pilota eta zesta-punta. Hainbat ume agertu ziren bertatik eskulanean biziki parte hartzeko, euskal pilotako profesionalen laguntzaz egin baitzituzten eta hurrengoan ere gogoz ekingo diote lanari, lortutako tresnak izugarri politak geratu baitzitzaizkien.

Bada beste arlo bat umeentzat bereziki antolatua pozik aritzen direna: Baserri-jolasak. Honetan ere, profesionalak behar ditugunez, Getxo Herri kirol elkartearen laguntzaz, hainbat jolas egin dituzte: trontza, lasto-altxaketa, txingak, lokotxak, sakuak, sokatira...

Eta nola ez! Profesionalen esku, herri kirolak ikusteko aukera izan zen. Kirolari desberdinen artean hauen emanaldietan parte hartu genuen: harri-jasotzaileak, aizkolariak, sokatiran neska eta mutilak, Iparraldeko herri kirolen erakusketa. Harrigarria eta miresgarria izan zen agertu zuten lana. Batzuen eta besteen alde egindako apustuak ekitaldia aberastu zuten, era bakarra baita egiten duten ahalegina neurtzeko.

Azkenik, igandean ere ekintza politean aritzeko, euskal igela eta boloak jarri ziren. Umeak eta nagusiak biziki eta pozik partekatzen egon ziren

BASQUE FEST-eko jendetzaren artean pertsona ausartak ere izan genituen eta urtero bezala frogatu nahi izan zuten eta kirolari bikainak direla erakutsi ziguten, batzuk kirola eginez eta beste batzuk animatuz, erakustaldia egiten ari zirenen alde apustua eginez.

 

 

.