PINTXO TAILERRA

Euskaldunontzat gastronomia eta adiskidetasuna ezinbestekoak dira. Horregatik beti batera doaz ezin baitugu otordurik egin familia eta lagun-talderik gabe. 

Pintxoak gastronomiako altxorrak dira. Txikiak dira baina ondo landuak eta prestatuak daude. Gure lurraldeko edozein lekutan aurki daitezke, gure kulturaren eta gastronomiaren barne baitaude.

 

1. Hiribilduko sukaldari ospetsu baten laguntzaz, betiko euskal pintxoak egingo dituzte. Bertako eta sasoiko elikagaiak erabiliz egingo dira. 

2. Sukaldarik irakatsiko digu nola egin pintxo baikoitza.

3. EPAIMAHAIA. Jai Alai taldeko kideekin sortutako epaimahaiak eta sukaldariak mahai desberdinetatik igarota erabakiko dute zein pintxok merezi duen balorapenik onena. Irabazleari TXAPELA jarriko zaio euskaldunon ezaugarririk nagusienetarikoa.

4. Adiskidetasun giroan eta egindako pintxoarekin batera, partaideek bertako txakolina (ardo zuria) dastatzeko aukera ere izango dute. 


 

Esperientzian honako ekintzak garatuko ditugu:

 

- Aldez aurretik geratutako lekuan bildu (frontoian, museo baten, nekazal inguruan...)

- Talde edo partaide bakoitzak 4 PINTXO desberdin egin. 

- Adituen ebazpena, TXAPELEN banaketa eta diplomak.

- Pintxoen dastaketa eta prestatutako beste elikagai batzuekin koktela. Hauekin batera edari batzuez goza daiteke: ARDO BELTZA, TXAKOLINA, URA, KAFEA...