TXAKOLINAREN DASTAKETA

Euskal Herrian ekoiztutako txakolina zuria eta gaztea izatean gain, baditu fruta, lore eta belar ukituak. Aspalditik gure artean egon arren, hasieretan baserrietan ekoizten zen eta askotan trukerako erabiliz, gehienetan kontsumoa bertakoa zen. Badira urte batzuk eraldatu eta hobetu dela eta horren ondorioz gure inguruan askoz gehiago edaten da eta gure mugetatik at oso preziatua da.

Txakolinak Jatorrizko deiturak ditu eta kalitateari dagokionez maila altukoa da. Zaporea oso atsegina da eta edozein arrain gozoarekin ederto dastatzen da eguneko edozein ordutan baina gaztari laguntzeko ere aparta da eta zer esanik ez pintxo ederrekin frogatzeko...

 

 

ESPERIENTZIA HONETAN TXAKOLINA: EZAGUTU, DASTATU ETA GOZATU

1. Txakolinaren historiaren eta ekoizpenaren aurkezpena.

2. Hiru txakolinen dastaketa: Bizkaiko Txakolina, Arabako Txakolina eta Getariako Txakolina.

3. Txakolinaz gozatu toki desberdinetan: aire liberan (terrazaren baten), espazio berezietan, gure tradiziozko edozein ekitaldiren lagungarri...