NOR GARA?

 

TURISMOA, KIROLA ETA KULTURA

 

Gure kultura bultzatzeko lanean ari gara, honako arloak jorratuz: folklorea, kirol eta tradiziozko jokuak eta euskal pilota.  Jai Alaien lan egiten dugunok diziplina anitzeko taldea osatzen dugu: Turismoko profesionalak eta kirol- eta kultur-kudeatzaileak.

Taldean, Euskal Herriarenganako maitasuna nabaria da, guztiok gure kultura, tradizio eta historiarenganako grina adierazten baitugu.

 

Bizi garen mundu globalizatuan, ezagutzen ez dena edo ez dago edo desagertzeko zorian aurkitzen da. Horregatik, gure kultura eta bizimoduak munduari aurkezteko lana egiten saiatzen gara.

Euskaldunon ezaugarria da milurteko tradizioak bizirik mantendu ditugula eta aurrerakuntza eta modernitatearen arteko harremana oso orekatua dugula.

Euskal Pilota eta munduan zehar ezaguna den Jai Alai edo Zesta-punta, kirolaz gain ikuskizun zoragarria da non edertasuna, indarra eta tradizioa bereziak diren.

Era berean, ikuskizun desberdinak ere antolatzen ditugu: harrijasotzaileak, aizkolariak, euskal dantzak, musika tresnak, baserriko jolasak, apustuak etab. Euskadira bisita egiten baduzu holako esperientzietan parte hartu behar duzu, gertaerak eta eskarmentu bikainetan egongo baitzara.

 Nor gara?:

  •        Pertsonen batura: ilusio berbera dugu eta lan egiten dugunean gogoz aritzen gara, horregatik pertsona desberdinak elkarrekin lan eginten dugu: pilotariak, kirolariak, intendenteak, turismo-adituak, kudeatzaileak, sortzaileak, diseinatzeileak eta gertaeren antolatzaileak
  • Elkarteen batura: Proiektuak sinistuz bat egin dute eta partaide sutsuak dira: pilota eskola eta klubak, dantza eskolak, kultura eta kirol elkarteak.
  • Erakunde eta elkarte ofizialen batura: Udalak, Aldundiak, Partzuergoak, Turismo eta kultura elkarte profesionalak. Guztiak gure onegitearen bermea dute.
  • Babesle eta esponsorren batura: erakunde bakoitzak bere marka gure eginkizunera lotu du. Era honetan arrakasta, marka berezia eta bereizketa lortu dute.
  • Elkarkidetzan bihotza dutenen pertsonen batura: Arrazoi onak ditugu elkar-lan batzuetan parte hartzeko: WOPSTOP SAN FILIPPO.