EUSKAL PILOTA

“Herrien izaera eta sakratuaren ikuskera jolasteko eran soma dezakegu” Beñat A.C.

MURGIL ZAITEZ EUSKAL PILOTAREN UNIBERTSOAN

Euskal pilota da materia-gabeko gure ondasunik ezagunena. Kirol honek unibertso aberatsa eta zoragarria erakusten digu, batez ere frontoi desberdinak daudelako, erabiltzen diren tresnak ugariak direlako eta jolasteko era desberdinak eta anitzak agertzen zaizkigulako.

Oteiza: euskal pilota Herrialde desberdinek izan dute pilota jolasteko baina Euskal Herriak pilota kultura bihurtu du eta horregatik, pilota batekin nola jolas daitekeenaren ondasuna mantendu du. Era berean, bilakaera bere sustraietan gorde izan du. Euskal pilota era eta leku desberdinetan jokatu izan da eta honengatik tresna desberdinak erabili izan ditu. Anitza denez, euskal pilota bakarra eta baliotsua da eta honen ondorioz, eskarmentu garrantsitsua eta aberatsa lor dezakegu. 

 

EUSKAL PILOTAREN JOKUAK

Euskal pilota bizirik dagoen kultur ondasuna dugu; kirola izateaz gain, jaia eta ospakizunaren adierazgarria da (horregatik zuriz janzten da). Bertan, pertsona eta herrien arteko lehiak eta apustuak biziki ikus daitezke.

Kultur ondarea eta materia-gabeko ondasuna bihurtu da. Arrazoiak honakoak dira: gure bizimoduen adierazgarri berezia baita eta tradizioen gordailu bikaina. Gainera gure herriaren funtsezko baloreak bere barnean daramatza.

  • Adorea: Zesta-puntako jokua berez oso arriskutsua da, eskuzkoa gogorra eta palazkoa oso zaila.
  • Errespetua: Aurkariari, epaileari eta jendeari zor zaio. Ez da biraorik esaten, erabakiak ez dira zalantzatan jartzen eta ez da ez keinu ez imintziorik egiten.
  • Dotorezia: Mugimenduetan eta jarreran. Janzkera garbi-garbia izan behar da. 


Laxoa, erremontea, zesta-punta eta pala

“Joka dezagun garbi, plaza beti baita epaile. Ohorea ematen digu” Nafarroako Aldudes frontoiko idazkuna, 1853. 

Zesta puntako pilotaria

Jokatzeko moduak:

Jokatzeko moduak: palak, xarea, zesta-punta, erremontea, joko-garbi eta laxoa

  • Laxoa eskularrua: Pilotan ezagutzen dugun erarik zaharrena. Behi-larruz egindako eskularruak erabilita, ez da frontoian jolasten joku zuzena baita. Soro zabalean edo herriko plazan bi taldek elkarrekin lehian aritzen dira eta botarritik pilota aterata, beste zelaira pilota itzuliz jolasa bilakatzen da beste taldearen zelaia lortuz. Tantuak “abestu egiten dira eta tenisean gertatzen den bezala, tantuak 15, 30, 40 eta jokuan sailkatzen dira. Beste eren izaeraren aitzindaria dela esan dezakegu eta era berean modernoak diren beste hainbat jolasena: tenisa, baseboll...
  • Joko Garbi: Ia sakonerarik ez duen saski txikitxoa erabiltzen da. Jolas garbia eta arina da, pilota ez baita inoiz geratzen. Badirudi, Erremontearen eta Zesta-puntaren aurreko jokua dela.
  • Erremontea: Zesta luzeagoa da baina pilota ez da geldi egoten. “Erremontea” egiten du eta arin-arin frontiserantz abiatzen da. 
  • Zesta-Punta: Berriagoa den era da eta saskiak sakonera du, abiadura handiz pilota geratu ahal izateko (3 segundo baino gutxiago). Pilota jokuetan, abiaduraren Guiness errekorra du. Ikuskizuna zoragarria izanda, Nazioarte mailan ezagunena da, pilotak abiadura itzela hartzen baitu.
  • Pala luzea edo PALA: Zurezko pieza da eta 700 eta 800 gramoen arteko pisua du. Jolasteko era, batez ere palak duen pisuagatik nahiko zaila da. Joku arina eta zorrotza da eta pilotari emateko orduan zailtasunak agertzen dira. 
  • Pala laburra: Pala luzea bezalako tresna da baina pisu gutxiagokoa. Bete behar dituen baldintzak ez dira hain zorrotzak eta horregatik jokatzerakoan dibertigarriagoa suertatzen da, jolastu eta ikasterako orduan errazagoa baita.
  • Larruzko paleta: Pala laburra bezalako pala da baina oraindik pisua txikiagoa du. Pilota egokitu egin behar izan zenez, txikiagoa erabili zen eta bere jatorria argia da: ez da horrenbeste erresistentzia fisikorik behar.
  • Argentinako Pala: Argentinan sortua eta palaren bilakaera litzateke baina pilota kautxu galbanizatuz egina dago. Luzean edo trinketean jolasten da, eskularrua edo pala txikia erabiliz. 
  • Raqueta: Historiako lehen emakume kirolariek jolasten ziren. Tenisekoaren antzeko erraketa eta larruzko pilota erabiltzen da. Jolasteko eretetatik, hau da desagertu den bakarra.
  • Xarea: Bi muturrak lotzeko, adar bihurkor kurbatua erabili izan da. Sokaz lotzen da eta barruko zuloa sarez betetzen da, gehiegi tentsatu gabe. Pilota hartu eta jarraian, jo gabe, eskumuturraz kolpe arina ematen zaio. Ameriketara erlijiosoek eraman zuten eta han gogoz hartu zuten. Hegoalden ia ezezaguna da eta Iparralden oraindik badago jokalaririk baina ez dira oso ugariak. 
  • Eskuzkoa: Jendeak hobeto ezagutzen duen era da. Eskuz jokatzen da, biluzik edo babeserako esparatrapua erabiliz. Jolasteko era honetan euskaldunen indarra adierazita geratzen da, joku honek sortzen duen mina nabaria baita.
  • Frontenisa: Jokurik modernoena da. Frontoietan, teniseko erraketa eta pilotekin jolasten da. Jolas dibertigarria da eta munduko frontoietan oso hedatua.

 

 

“Aurkari bezala baino, parean eta elkar oztopatu gabe jokatzen dira.

Ez dira bata bestearen contra ari, baizik eta  aurrera begira, patu amankomun baten aurka” Beñat A. C “Jai Alai

Arauak eta jokua:

Zeharkako jokuetan, pilota hormaren kontra bota edo jotzen da, bi helburu daudela: aurkaria(k) ez heltzea edo ez ematea.

Era honetan, pilotariak onartutako puntuaziora heldu arte puntuak gehitzen ditu. Betiko partiduetan 35 eta 45 tantuen artean jokatzen da. Jokua irabazten du, azkeneko puntuetara arinago heltzen denak. Tenisean gertatzen den modura ez da beharrezkoa bi tanturen arteko desberdintasuna.

Irabazi modura, pilota aterako du tantuak irabazten dituenak. Ateratzen duenak, abantailak dituenez, hau kentzea ondo legoke tantu bat eginez.

Ateratzerakoan, pilotak jauzia egin behar du frontoiko ezkerreko hormako 4 eta 7 zenbakien artean (pasa eta hutsa lirateke). Beste jokaldiak frontoiko edozein lekutan jauzia egin dezakete, beti ere lerro zurien barnean baldin bada.

Era desberdinen arabera jokaldien aberastasuna itzela da eta zestaren kasuan gehiago.

 

Pilotak:

Kirol honetako era desberdinak direla eta, pilotak ere ezaugarri desberdinak dituzte. Fabrikazio-prozesua zaila da prozesu osoa artisauek egiten baitute. Bere osagaiak honakoak dira: kiskia (zurezko edo gomazko pilotaren barruko “bihotza”), kautxuzko estaldura, artile-birgina eta larrua. Artisau bakoitzak bere egikera beregain duenez pilota guztiak desberdinak dira. Partiduetan erabiliko diren pilotak aukeratu egiten dira, pilotari bakoitzaren gustu eta trebetasunen arabera.

Jolasteko era desberdinetan pilota biziak eta motelak daude. Era berean soinu desberdinak ere badituzte.

Eskuz-eskuko pilota motak hauek dira:

  • Goxuak edo bigunak (Hasteko)
  • Erdikoak (Hobetzeko)
  • Gogorrak (adituak)

Pilotak otzaran

Pilota-tailerra

 

Jokatzeko eremuak eta frontoiak:

  • Soropila : Zelaia zapala da, eta aldapatsua ere izan daiteke. Belarra motza izan behar da eta lurrean arrakalak lerroak egin behar dituzte. Jokua zuzena da, hormarik gabe talde batek bata bestearen aurka jokatzen dute. Pilotaren munduan era zaharrena litzateke eta beste jokuen aintzindaria. Artzainen jokua izan zen: mendi, zelai eta haranetan. Hauetan, harri luzeak eta handiak zeuden (botarriak) non pilotari jauzia ematen zitzaion. Geroago, joku hau herri eta bidegurutzeetara ekarri zen, merkataritza eta bilguneetara. Gure herri asko jatorrian soropilak edo pilota soroak izan ziren eta oraindik euretariko askotan, botarria eta plaza erdian zeuden jokuaren neurriak mantendu egiten dira.
  • Hormak: Pilotara jokatzeko honakoak erabili izan dira, dorreak, harresiak, hormak, elizpeak eta atariak.

Jokatzeko eremuak: pilotasoroa, luzea, harresia, elizpea, errebotea, modernoa, eliza, arkupea

 

  • Frontoiak: Plaza librea
  • Plaza LibreaHorma bat edo bi bata bestearen aurka jarriak (erreboterako). Eliza eta Udaletxearekin osatzen duten triangelua, euskal herrietako hiri-egiturarik ezagunena da. Eremu hauetan jokatzeaz gain, beste erabilera batzuk ere ikus zitezkeen: plaza/azoka, batzar- eta jai-gunea. 
  • Trinketea: Trinketeak antzinako “Tripots” eremu itxietan du jatorria. Jokurako, lauki-zuzen itxurako lau horma dituzte. Teilatutxo inklinatua osatzen duen behe-galeria, oinarrian zutabeak dituena eta frontisean leiho bat “fraile” deritzena (eliza eta monastegietan jatorria baitu). Modernoenak kristalez inguraturik daude (Argazkia: Bilboko Trinketea). “Jeau de paume” (apaiz, noblezia eta erregeen jokuak) izango da honen jatorria.

Bizkaia frontoiko trinketea

  • Ezker hormako frontoi LUZEA eta LABURRA

Ezker hormako frontoian jokatzeko dagoen eremua, horma hauez osatua dago:

- Frontisa edo aurreko horma.

- Ezkerreko horma (aurreko hormari elkarzut jartzen zaiona).

- Errebotea edo atzeko horma (ez da agertzen frontoi guztietan).

Ezkerreko hormaren luzeraren arabera ( jokatzeko eremua) bi motatakoak aurki daitezke: 

- Frontoi luzea (ezkerreko horma: 54 metro).

- Frontón laburra (ezkerreko horma: 36 metro).

 

Frontoi hauetan, pilota joku desberdinak egin daitezke baina nahiz eta gehienezko eta gutxienezko neurriak gomendatu, normalean, frontoi desberdinak aurki daitezke. Gehiago esanda, ez dago frontoi berdinik.

Ezkerreko horma izan zuen lehen frontoia, 1877an, Donostian zabaldu zen.