PILOTA MASTER CLASS

“ Tximista baten legez ziztu bizian pilota zuria, eta frontisaren mendia topatuz, oihartzuna frontoiaren haranean barreiatzen da” Beñat A. C.

 

Euskal Pilotan jolasten: pilotarien laguntzaz MASTER CLASS-a

Euskal pilotara jolasteko era ugari dagoenez, edozeinetan parte hartzeko aukera izango duzu: eskuz, palaz, zestaz. Denetan ez bada ere, baten baten, zuk edo zure lagunek jaso ditzakezue zuei zuzendutako ikastaroak. Bete behar diren baldintza nagusiak ikasita, edozein frontoi edo hormetan jolasteko aukeran egongo zarete. Hau da euskal pilotaren alde ona, edozein hormatan pilota bat izanda jolas baitzakezkete. Egia esan, ez duzue askorik behar.

Ikastaro bereziak antolatzen ditugu, pertsona bati edo askoz jota 25 pertsonei zuzenduak. Adin mugarik ez dugu ezartzen eta 5 urtetik aurrera edonork parte har dezake. Jolas honetan aritzeko edozein une izango litzateke egokiena.

Auzo eta herri gehienetan frontoi bat aurki dezakezuenez, gustukoena edo kokapenaren arabera egokiena iruditzen zaizuena aukera dezakezue.

Master Class honek honakoak bere barne ditu: pilotan jardunteko materiala, pilotari-begiralea eta frontoiaren alokairua.

 

Pilotaria zesta-puntan irakasten

Parte-hartzailea zesta-puntan jokatzen

Parte-hartzailea zesta-puntan jokatzen

Parte-hartzailea zesta-punta eskuan duela

MASTER CLASS-a kontratatu eta eskarmentu dibertigarria bihur ezazu!!