PILOTA IKASLEENTZAKO

ESKU PILOTA IKASLEEN IKASKETA BIDAIETAN

Euskal pilota gure lurraldeko kulturaren aberastasunik ederrenetarikoa da. Euskal pilotan jokatzeko hainbat era eta tresna daude eta horrez gain frontoi ugari, pilota, pala, eskularru eta zesta desberdin. Proposatzen ditugun ekintzetan, ikasleek aukera izango dute gure kulturaren eta bertako kirolaren ezaugarririk nagusienak ezagutzeko. Baina jakina, erarik dibertigarrienean!

 

Tailer honetan ikasleak aukera izango du mundu zoragarri honetan murgiltzeko. Tailerra era dibertigarrian eta entretenigarrian antolatuta dago. 

 

1. EUSKAL PILOTA KIROLAREN AURKEZPENA. Euskal pilotaren historiari buruzko aurkezpen laburra eta jokatzeko era desberdinen azalpena.

2. JAI ALAI EDO ZESTA-PUNTAREN ERAKUSTALDIA. Pilotarien partidua: Urdina Gorriaren aurka.

3. PILOTARIEN LAGUNTZAZ IKASLEEN PARTAIDETZA KANTXAN. Kantxan, ikasleak euskal pilotaren joku desberdinetan parte har dezakete.

 

 

 Talde-argazkia.